Guerrilla Girls Bilbora iritsi dira

bertonaldizkaria 2013ko urr. 3a, 09:26

AlhondigaBilbaok Guerrilla Girls taldeari buruzko lehenengo atzera begirakoa aurkezten du. Erakusketa honek 1985ean Portu zenetik egun arte iparramerikar talde artístiko feministak egin dituen poster eta proiektu guztiak biltzen ditu.

Guerrilla Girls 1985-2013 erakusketak lehenengo aldiz biltzen ditu iparramerikar talde artistiko feminista honek 1985ean sortu zenetik egun arte egin dituen kartel eta proiektu guztiak. Kronologikoki antolaturik, taldearen historia eta produkzio prozesuei buruzko informazioa eman eta “testuinguru” bat  sortzen duten dokumentazio sorta batekin erakusten dira kartelak.  “Guerrilla Girls 1985-2013” erakusketan taldearen argitalpen, elastiko, gutun, ekintza eta erakusketen dokumentazio eta prentsa orriak ikusi ahalko dira; eta baita Amy Harrisonek 1992an egin zuen “Guerrillas in Our Midst” dokumentala eta atzera begirakoaren inguruan erakusketaren arduradunak  “Interview 2013” bideoan egin dien elkarrizketa ere.

Artea eta ekintzaren arteko loturan, Guerrilla Girls dugu arte feminista mugimenduaren azken garaiko ahots aipagarrienetakoa. Mugimenduak, “artista jeinua” edota “maisu-lana” bezalako fikzioak desegiten arduratu, eta XIX. mendean sortu zen arren gaurkotasuna izaten jarraitzen duen eta testuinguru sozial eta historikoari dagokionean, artearen kontzeptu independentea mantentzen du. Eta horrela da, fikzio horiek artistaren sexua eta arrazaren arabera handi edo txikiago bezala mailakatzen baita, artearen mistifikazio prozesuak mantentzen jarraitzen dutelako.

Guerrilla Girls artista taldea laurogeiko hamarkadaren erdialdean jarri zen abian. Anonimotasuna mantenduz, kide hauek gorila mozorroak jarri eta hildako emakume ospetsuen izenak erabili eta aurrera daraman ekintzaren dimentsio politikoari jarraitu eta era berean, gizarte garaikidean emakumeek sufritzen duten ahaztura sistematikoa saltatzen dute.

Erakusketarekin batera, Guerrilla Girls taldeak eskainiko duen kartelgintza feministari buruzko tailerrak eta  Xabier Arakistain, erakusketaren arduradunak eta Lourdes Mendez, UPV/EHU-ko antropologia katedradunak zuzentzen duten Ikuspuntu feministak praktika artistikoan eta artearen teorian ikastaroaren  bigarren ikastaroa izango da.

Erakusketa

Guerrilla Girls taldeari buruz egin den atzera begirako honek taldearen lan guztiak biltzen ditu lehenengo aldiz. Erakusketa honako honek osaturik dago:

-Posterrak: haien poster ezagunak eta “Emakumeek biluzik joan behar ote dute Metropolitan Museoan sartzeko?  edo “Emakume artista izatearen abantailak” izenburupeko proiektuak  munduan zehar ibili dira. Guerrilla Girls-ek umore lotsagabe eta dibertigarria erabiltzen duten ikuspuntu feministak aurkezten dituen testu, eduki eta grafiko azkarreko bilketa bakarra asmatu dute. Historian zehar taldeak egin dituen 70 posterretik gora eta zenbait proiektu biltzen ditu erakusketak. Guerrilla Girls taldeak AlhóndigaBilbaorako proiektu zehatza sortu du.

-Dokumentala: erakusketa honek, taldearen sorrera eta lehenengo urteetako ibilbidea eta New Cork-eko hirian izan zuen eragina gogoratzen duen Amy Harrisonen  ‘Guerrillas in our Midst’ dokumentala proiektatuko du ere. Dokumentala 1992an egin zen eta 36 minutuko iraupena dauka.

-Irakurketa gunea: erakusketan bada taldearen urteetan zeharreko argitalpen lana jasotzen duen irakurketa gunea. Helburu didaktikoak dituen artearen historiari buruzko ikuspuntu feminista daukaten argitalpen didaktikoak dira lan hauek.

Guerrilla Girls en taldea arte eremuan  

Eurak, “Arte munduaren kontzientzia” bezala definitzen duten Guerrilla Girls taldearen lana, praktika artistiko feministetan inflexio puntua da bi arrazoirengatik.

Lehenak, sexu desberdintasunaren produkzio eta erreprodukzio arazoaren “enkoadratze” zabalak, arte feministan garatzen ari ziren estrategiekiko diskurtsoaren biraketarekin dauka zerikusia.  Eta horrekin lotuta dago, lehenengo aldiz eskaintzen baitu sexismoa artean finkatzen duten maila eta prozesu desberdinen ikuspuntu orokorra, baina ahaztu gabe,  era berean, prozesu hauek beste instituzio eta gizarte alorrekin mantentzen dituzten loturak.

Guerrilla Girls-en kartel ospetsuak berehala ezagutzen dira Estatuaren zientzia den  estatistikari estetika ukitua ematen jolasten dutelako. Arte alorrean eta beste zenbaitetan ere emakumeak bizi duen errealitatea islatzen duen estatistikaren hizkuntza erabiltzen dute, gizarte demokratikoen esanetan jarraitu nahi dituzten helburuekin, batez ere berdintasunari dagozkienekin kontrastatu, eta promes horiek lortzerakoan izandako porrota agerian jartzeko.  Arte alorrean agintzen duten eragile eta kontzeptuen arteko lotura konplexua lehenengo plano batean azaltzen duten kartel hauek dira gainera euren ekintzen oinarri. Besteak beste, gune publikoetan ezartzea, esaterako, New Yorkeko arte galerietako ateetan jartzea, edota museo eta kultura edo beste giza instituzio batzutan burututako ekintza desberdinak. Agian, 1989ko kartela Do women have to be naked to get into the Met. Museum? Less than 5% of the artists in contemporary art sections are women, but 85% of the nudes are female (“Emakumeek biluzik joan behar ote dute New Yorkeko Metropolitan Museoan sartzeko?  Arte modernoetako sailetan agertzen diren artisten %5a baino gutxiago dira emakumeak, baina gorpuz biluzien %85a emakumeenak dira) izan daiteke Guerrilla Girls taldearen ezagunena. Fusio azkar eta zabalak, taldearen gainontzeko lanarekin batera, arte alorreko feminista belaunaldi berri batek, hau “kontuan” hartzea ahalbideratu zuen.

Guerrilla Girls-en lana arte feministan inflexio puntua izatera garamatzan bigarren arrazoia zera da, laurogeiko hamarkadaren amaieran, arte feministaren lehenengo garai gogorraren amaiera zehaztu zuela taldeak.   Garai hau joan den mendeko hirurogeiko hamarkadaren amaieran sortu zen Atlantikoaren alde bietan, AEBetan mugimendu feministaren “bigarren olatua” deritzona, izan  ere,  sufragismoaren ondoren doana, eta Europako mendebaldean feminista ilustratuei jarraituz, feminismoaren “hirugarren olatua” izenez ezagutzen dena.

Guerrilla Girls-en kartel, argitalpen eta ekintzak ibilbide feminista honen onarpena dira, bertatik abiaturik eratzen dira, eta ezagutza feminista izatea eskatzen dute, beronen interpretazio zuzenerako ezinbesteko kontzeptu esparrua baita. Gainera, Guerrilla Girls-en lanak argi erakusten du hirurogeiko hamarkadaren amaieran mugimendu feministak ezarritako helburu politiko desberdinak oraindik ere lortu gabe ditugula eta agenda politiko hori lortze aldera borrokatzen jarraitzen duela.  Ildo honetan, 1988ko Until Feminism Has Achieved Its Goals, There Is No Post-Feminism (Feminismoak bere helburuak lortu arte ez dago postfeminismorik) kartela, asmoen aitorpen tinkoa da.

 

‘Guerrilla Girls 1985-2013’

Urriak 3 -Urtarrilak 6

Bilboko Alhondegia - Erakusketa Aretoa - 2. solairua

Sarrera, Kulturen Atea eta Urkixo Zumarditik

Erakusketa astelehenetik igandera, 11:00etatik  21:00etara

Sarrera doan