“Beldur barik! Bilbao saria”, sormen musikalaren bidez genero indarkeriaren lanketa

bertonaldizkaria 2013ko urr. 7a, 10:01

Modu didaktikoan eta sormena landuta Bilboko egoiliarrak diren 18 eta 26 urte bitarteko gazteek musikaren bidez emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren aldeko eta emakumeenganako indarkeriaren aurkako jarrerak eta jokaerak adieraz ditzaten; hau da, eurek sortutako kanten bidez errespetuan, berdintasunean eta erantzunkidetasunean oinarritutako mezuak transmiti ditzaten.

Sailak neska-mutilak motibatu nahi ditu, euren artean oso zabalduta dagoen sormen musikala erabiliz sentsibilizazioari begira; eta genero-indarkeriaren aurkako jarrera aktiboan inplikatzeko.

Lehiaketa honetan parte hartu nahi duten neska-mutilek banaka zein taldeka aurkez daitezke, elkarte, kolektibo edo horrelako zerbaiten gisa. Taldeka aurkeztuz gero, taldekide batek gutxienez neska izan behar du. Kanta bat aurkeztu beharko dute.

Kantek ondoren aipatzen diren alderdi bat edo beste azaldu beharko dute. Hona hemen:

Emakumeen aurkako indarkeria mota guztiak ez onartzeko, konpromiso pertsonal eta kolektiboa.

Nesken jabekuntzari edo ahalduntzeari buruzko mezuak edo gogoetak, emakumeek biktima moduan duten iruditik aldenduta.

Mutilen matxismoaren aurkako konpromisoari buruzko mezuak.

Indarkeriaz hitz egiterakoan, estereotipoak gainditzea. Hau da, bikotekidearengandik datorren indarkeria fisikoaz bakarrik ez hitz egitea.

Emakumeen aurka egon daitezkeen bestelako indarkeria eta bazterketa mota guztiak erakustea.

Benetako berdintasunean oinarritutako amodio-harremanak edo maitasun-kontuak.

GEU BIOKen web-orrian (www.bilbao.net/geubiok) parte hartzeko dagoen orria bete beharko dute parte hartu nahi dutenek. Besteak beste, datu hauek agertuko dira:  Izen-abizenak, NAN, helbidea, telefonoa, harremanetarako helbide elektronikoa, sexua, jaioteguna, adin-kategoria, banaka edo taldeka parte hartzen den, obraren izena, hizkuntza, iraupena eta edukien azalpen laburra.

Kanta grabatuta duen CD edo DVDa gutun-azal baten barruan aurkeztu beharko da azaroaren 1eko 00ak baino lehen. Parte-hartzaile bakoitzak 4 kopia aurkeztu beharko ditu epaimahaikideen artean banatzeko helbide honetara: 

BELDUR BARIK! BILBAO SARIA

Bilboko Udaleko Berdintasun, Lankidetza eta Herritarren Gaietarako Saila

Venezuela plaza 2, 4. solairua.

48001 Bilbo

Sariak

Sei kanta geratuko dira finalista eta epaimahaik horietatik hiru aukeratuko ditu irabazleak izateko. Hiru kanta hauek Barrutirock-en aurkeztuko dira; hau da, Euskara, Gazteria eta Kirol Sailaren musika-zirkuituan. Horrela bada, Bilboko banda eta bakarlari gazteek zuzenean obrak aurkezten dituzten bertako kontzertu-geletan aurkeztuko dira irabazleak diren hiru kantak.

Epaimahaiak, besteak beste, kalitatea, orijinaltasuna eta eszenaratzeko modua baloratuko ditu, baita euskara hizkuntza nagusia izatea ere. Zenbait hizkuntza konbina daitezke; beti ere, euskarara edo gaztelaniara horien itzulpena egin eta itzulpen hori aurkeztuta.