Solokoetxeko neurgailuak mugaz gaindiko uhinak neurtu ditu

bertonaldizkaria 2013ko urr. 7a, 18:03

Urriaren 1ean kokatu zuen Bilboko Udalak Solokoetxe BHI ikastetxean irratifrekuentzien neurgailua zentroko ikasleek eta inguruko auzotarrek jasaten duten uhin kopurua ezagutzeko. Lehen emaitzen arabera, gehiegizkoa da.

Europar Paralementuak gomedatutako kopurutik oso gora dago Solokoetxeko erradiazioa. Auzotar batek adierazi digunez "80 bider gehiago" da, hain zuzen ere. Urriaren 2ko datuak  eskutan -Udaleko web orrian ikus daitezke neurgailuen datuak-, "5,3 v/m-koa da emaitza, hau da, 8 microwatio/cm2-ren baliokidea. Europako Parlamentuak 0,1 uw/cm2 gomendatzen duenean".

Solokoetxeko auzo elkarteko presidentea eta ikastetxeko bi guraso Aitziber Ibaibarriaga EH Bilduko zinegotziarekin batzartu ziren irailaren 26an. Hezkuntzako zinegotziarekin bitartekaritza lana egiteko eskatu zioten Ibaibarriagari. Solokoetxeko auzotarrek Bilboko Udalak erradiazio mailan "prebentzio neurriak" har ditzan nahi dute. Mobilizazioak ere iragarri dituzte, oraindik ezer zehaztu ez arren.

Kezka

Oso kezkatuta daude Solokoetxeko auzotarrak auzoan dauzkaten telefonia antenen ondorioekin. Igogailuko teilatuan kokatuta dauden antenek ume eta gazteen osasunean sor ditzaketen kalteengatik batik bat.

Radiofrekuentzia sistemaren monitorizazioa