Akabuko matzorrianoa: Asensorak ta arkue

bertonaldizkaria 2013ko urr. 8a, 17:48

Bizitze guztidxe emon dogu zazpi kalien ganien bata bestieri aittuten, goittik behera, Solokoetxeko eta Begoñeko asensorak, hortxe torre bi gorantza kabokenediko koheteak botateko torrean modukoak, Bilbon monumento ta ganera praktikoak. Narruzko karterako kobradoreak, behar dan modukoak, bista eleganteak goiko partetik, radioa ta txatxara asensoran barruen, bai.

Baie azken urtietan emigrantiek etorri jaskuz, gure beharra, betikoa, egiten darie, modernoak eurak, garbidxek, ta aiuntamentuek pagaute, debalde jentientzat. Ifini dituez asensorak Prinen, Iturribiden, Uribarrin, Zurbaranen ta halangoetan, ta gero halango eskalerak kortinglesekoan modukoak be bai, Solokoetxen ta Uribarrin porrejenploan. Metroko asensorak ta eskalerak kontau barik, klaro.

Gu bitartien hortxe, goiko partetik bista ona dekogu ta dana ikusten dogu, ta ganera ederto entzuten dozagu batak bestieri Mallonatik Solokoetxera, ta tertuliatxuak eitten doguz arrasti partien kafean orduen. Ta berbaz berba geure balkoitik konklusinoak atara doguz, behin gure kobradore batek leiduten zoan nobela baten pasau zana dago pasaten: baten batek pensau dau zaharrak apurke-apurke garibututen joan behar direzela, asko gara, pensinotan gastue ta ganera pinta txarra emoten dogu, ifiniko dituez barriak, lustrosoak ta modernoak ta gu ustelduten itxi ta kendu. Ez dozue sinistuko iguel, pensauko dozue grilaute gagozela, baie zuek ez zenduzen entzun San Mamesek arkuen gedarrak ta negarrak gure modure, lagunok.

 

Testua: Akabuko matzorrianoa