Zer deritzozu Begoñako igogailuaren balizko itxierari?
Irantzu - Uribarri: Txarto, garraiobide bat kentzen dutelako. Umea logopedarengana eramateko erabiltzen dut igogailua.
Elena - Kastaños: Bizi osoa darama igogailuak gure artean, txikitatik ezagutu dut. Kentzen dutenean bestelako garraio garestiagoak erabili beharko ditugu.
Iciar - Artazamina: Oso gaizki. Begoñako igogailua historikoa da eta desnibel handia gainditzen laguntzen die hiritarrei.
Jose Manuel - Sopela: Beharrezkoa iruditzen zait. Gainera, oso begiratoki polita da.
Olga - Sopela: Astero erabiltzen dut. Beharrezkoa ez balitz ez nuke erabiliko, baina astero darabilt.
Mikel - Zabalbide: Bilboko osagai da. Urrun dauden auzoak lotzen ditu, baliagarria deritzot.