Azaroaren 16 eta 17an Bilboko Zabalguneko merkatuan Ekonomia Solidarioaren lehenengo azoka egin zen arrakasta handiz.
Ateak zabaldu zituenetik jendea erruz hurbildu zen hainbat alorretako erakundek eta taldek jarritako erakusmahaietara. Lehenenengo balorazioaren arabera, 5.000tik gora izan daitezke bertaratuak. Erakusmahaiez gain, hitzaldi sorta antolatu zen. Energia berriztagarrien sorkuntza eta erosle kooperatiba den Goienerrek sortutako jakin-min handiaren tamaina igandean emandako hitzaldian neur daiteke, aretoa mukuru bete baitzen.