Urtero, euskeraren eguna heltzen denean, kirikiño ikastolak bertso-saio polit bat antolatzen du. Azaroaren 29an, barikua, arratsaldeko 19:30 etan izango da. Gabriel Aresti kaleko ikastolako sarreratik sartu behar da, frontoi zaharrean delako. Sarrerak, 5€, ikastolan bertan erosi daitezke, aurrez edo egunean bertan.
Urtero bezala, Anjel Mari Peñagarikano eta beste hiru bertsolari entzuteko aukera eukiko dogu. Aurten Arkaitz Estiballes, Julio Soto, eta Amets Arzallus izango dira Peñarekin egongo diren bertsolariak. Pasadan urtean bezala, Iker Uribarren izango da aurtengo gai-jartzailea. Pasadan urteko esperientzi ona ikusita, Sebas Angoitiak, santutxuko bertsolari gaztearen eskuetan utzi ditu gaiak eta aurkezpenak.