Kultura-ibilteak, pertsonaiaren oinatzen atzean

bertonaldizkaria 2013ko abe. 11a, 18:21

Euskal Museoak Bilboko hiribilduaren historia era berezian ezagutzeko bisita gidatua antolatu du abenduaren 19ko arratsalderako.

 

Bisitan Bilboko hainbat protagonisten eguneroko zereginen agertokia izan ziren lekuak zehaztuko dituzte: Instituto Vizcaino, Café Suizo, Kurding Club… Prestakuntza eta lanerako lekuak izan ziren horiek, aisialdi eta bilerak egiteko tokiak, garai hartako bizitza kulturaleko erreferentziak, eta, kasu askotan, gaur egun, oroimenean baino ez daude.

KULTURA-IBILTEAK, “PERTSONAIAREN OINATZEN ATZEAN”

Eguna: abenduak 19 osteguna

Ordua: 17:00

Ibilbidearen hasiera: Euskal Museoaren sarreran

Talde murriztuak. Gehienez, 15 lagun

Derrigorrezkoa da aldez aurretik erreserba egitea. Tel. 944155423

Prezioa: 3€

Euskal Museoa

Tlf: +34.94.415 54 23

 http://euskal-museoa.org