Agur egin diote Santa Marta eta Menendez y Pelayoko ikastola zaharrari.
Atzo hitzordua zuten ikastolako parte izan diren herritarrek. Besteak beste, ikasle eta ikasle ohiak, irakasle eta irakasle ohiak eta guraso eta guraso ohiak eta langile eta langile ohiak.
Jolastokian hasi zen ekitaldia ikastolako gurasoen hitz batzuekin. Iñaki Aurrekoetxearen bertsoak eta Xabi Aburruzagaren abestiak entzun ziren jarraian eta agurra dantzatu zuten. Ondoren bertaratuek kalejiran Santutxu auzoa zeharkatu zuten ikastola berrira iritsi arte. Orain dela 35 urte egin zen bezala. Ikastolaren sortzaileetako bat, Kerexeta jauna, buru zutela. Larreagaburu-Mina del Morron, eraikin berrian, txokolatadarekin eman zioten amaiera ekitaldiari.
ERREPORTAJEA “Karmelo Ikastola eraikin berrian azkenik”
KONTAKTUA Karmelo Ikastolako Ikasle Ohiak