Igor Garciak irabazi du Sei Izar Krosaren 36.edizioa

bertonaldizkaria 2014ko urt. 7a, 10:48

Sei Izar Herri Krossaren XXXVI.edizioa ospatu zen atzo Santutxu auzoan. Igor Garcia (argazkian) izan zen garailea. 24 minutu eta 46 segundo behar izan zituen 7'5 kilometroko zirkuitua egiteko. Aurten 720 korrikalari batu ziren Errege egunean, partaidetza bikaina antolatzaileen esanetan. Eguraldi eta tenperatura onarekin, eta giro bikainean.

Antolatzaileak eskertu nahi du atzo goizean lagundu zuten boluntario guztien lana. Berriz ere aurrera eraman zuten, auzoan klasikoa den kros bilera hau, inolako diru laguntzarik edo babesik gabe. Antolatzaileen eta ia ehun boluntarioren doaneko lanagatik doa aurrera Errege eguneko krosa. Honek dira atzoko sailkapenak:

SENIOR

Gizonezkoak:

1. 24.59 Sugoi Zurutuza

2. 25,12 Josu Intxauspe

Emakumezkoak

1. 30,47 Itziar Olabarrieta

2. 34,58 Diana Marquez

BETERANOAK (40-59 URTE)

Gizonezkoak

1. 24,46 Igor Garcia (Garailea)

2. 25,15 Jorge Hernando

Emakumezkoak

1. 30,00 Mari Carmen Gartzia (Garailea)

2. 30,56 Loli Benitez

BETERANOAK (+ 60 urte)

Gizonezkoak

1. 29,59 Karlos Moradillo

2. 31,44 Juan Maria Elejabarrieta

Fortunato Vencedor, 85 urteko gizona, Krossa amaitzen

HAURRAK (0-10 urte)

Mutilak

1. 7,27 Iñigo Ortiz de Mendibil

2. 8,15 Peru Eskauriaza

HAURRAK (0-10 urte)

NESKAK

1. 8,32 Alba Sina

2. 8,40 Nahia Caso

HAURRAK (11-14 urte)

Mutilak

1. 6,01 Unai Garcia

HAURRAK (11-14 urte)

Neskak

1. 7,00 Irati Encinas

2. 7,02 Elene Gisasola