Ahoztar Zelaieta "Liburua jobubiei buruzko aurkezpen soziala da"

bertonaldizkaria 2014ko urt. 9a, 12:44

Jóvenes burukides bizkainos izeneko liburua argitaratu berri du Txalapartarekin Ahoztar Zelaieta mahatsorriak. Azken hamairu urtetako Zelaietaren ikerkuntza lanak arrakasta izan du Durangoko Azokan.  

Zein ikuspegitik jorratu dituzu jobubiak?

Nire asmoa irakurleari jobubi belaunaldi hau eta EAJren klientelismoaren artean zein harreman dagoen jakinaraztea da. Hainbat mediok aipatu izan dute askotan harreman hau, haien artean Cinco Días-ek ere.

Klientelismoa, korrupzioa eta iturgintza EAJren zainetan?

Belaunaldi honen jarduera ekonomiko pribatua nolakoa zen jakin nahi nuen, bai EAJko kargu garrantzitsuak zein burukide historikoen seme-alabak izanda. Hala, antzerako modus operandia zuten jobubiak zeudela eta berau modus vivendia bihurtu dutela konturatu nintzen. Alderdiko klientelismo eta ‘iturgintza’ existitzen dela eta horren inguruan hainbat dokumentazio dagoela helarazi nahi nion irakurleari, gero norberak bere irakurketa propioak egin ditzan.

Badakizu diozunak mina sorrarazi dezakeela?

Bai, noski. Nik icebergaren punta besterik ez dut ukitu liburuan, hau da, familia zehatz batzuen jarduerak. Argitaratu ditudan datuak ez dira izan, ez konfidentziak ezta filtrazioak ere, guztiz baztertu ditut postura alderdikoiak, ez baita hori nire asmoa.

Informazioa nondik atera duzu?

Buletin ofizialak, merkataritza-erregistroa, hemerotekak, udal txostenak, talde ekologisten salaketak, Bildu eta beste talde politikoen prentsaurreko zein informeak, Legebiltzarreko eta Batzar Nagusietako ikerketa-batzordekoak, Kontu Auzitegiko informe batzuk eta Ustelkeriaren Aurkako Fiskaltzako ikerkuntza batzuk… hainbat epaitegitan zein Espainiako zenbait Justizia Auzitegi Nagusitan bilatu dut informazioa, besteak beste.

Hainbeste dokumentaziorako zenbat denbora eta medio erabili duzu?

Informazioa lortu eta sailkatzea niretzeko garestia izan da, azken batean, liburua autogestionatu dut. Dedikazio handia, eta eskerrak familiari. Modu independentean egin dut lan, nire kabuz eta nire kriterioarekin. Egia da, jende askoren laguntza izan dudala informeak lortu eta datuak egiaztatzeko. Eskerrik asko.

Zelako erantzuna jaso duzu EAJko jendearen aldetik?

Denetik egon da. EAJko karguen lagunak, militante eta afiliatuak gonbidatu nituen, baina, momentuz, erantzun gutxi jaso ditut. Durangoko Azokan, standean nengoela Anasagastik, adibidez, liburua erosi zuen. Erantzunak egon dira, kritika oso gogorrak, eta oraindik egongo dira, epaitegietara bidaltzeko mehatxuak barne. Nik jendeari gonbitea luzatu diot eta bigarren eta hirugarren edizioan agertuko dira; hau ez da erantzunezina, beraz, egiaren bila batzutan gauzak alda daitezke, gerta daiteke informazioan zehaztasunak eman behar izatea ere.

Aurkezpenak, Bizkaian:

Sopela: Urtarrilak 23. Kurtzio Kultur Etxea.

Muskiz: Urtarrilak 27.

Gipuzkoan:

Hernani: urtarrilak 16. 19:00.

Tolosa: urtarrilak 17. 20:00.

Testua: Arrate Diez