Euskal Museoak Bilbotik bisita gidatua antolatu du

bertonaldizkaria 2014ko urt. 21a, 10:30

Bilboko Euskal Museoak Hiribilduaren bisita gidatua antolatu du ostegunerako. Erakusketako protagonisten eguneroko zereginen agertokia izan ziren lekuak zehaztuko dituzte: Instituto Vizcaino, Café Suizo, Kurding Club… Prestakuntza eta lanerako lekuak izan ziren horiek, aisialdi eta bilerak egiteko tokiak, garai hartako bizitza kulturaleko erreferentziak, eta, kasu askotan, gaur egun, oroimenean baino ez daude.

 

Urtarrilaren 23an, arratsaldeko 17:00-etan,  hasiko da bisita Euskal Museoaren sarreran (Unamuno Plaza 4). Derrigorrezkoa da aldez aurretik erreserba egitea taldeak murriztuak direlako, gehienez, 15 lagunekoak. 3 € sarrera ordaindu behar da pertsona bakoitzeko. Kontaktatzeko telefonoa 944155423