Bilboko Konpartsen aratusteko desfilea Gran Via-tik izango da

bertonaldizkaria 2014ko urt. 21a, 11:59

Batzorde Mistoan Bilboko Aratustetarako desfilea Gran Via kaletik egitea adostu dute. 10 urtez egon dira ika-mikan konpartsen eta udalaren artean, konpartsak desfile ofizialetik at joan zirenetik. Azkenean Bilbok merezi eta behar duena lortu du, hau da, Batzorde mistotik aratuste bateratuak diseinatu eta ospatu. 2004. urtetik ikusten ez dena.

Sinbolikoki Gran Via berreskuratzea urrats garrantzitsua da. Pasadan urtean Bilboko desfilea bertan behera geratu zan arrazoi ekonomikoak zirela eta. Aurten ere, ez dute desfilerik egingo, baina pasadan urtean ez bezala, Bilboko Konpartsei Gran Via kaletik desfilatzeko baimena emon diete. Danok egon dira ados erabaki horrekin, PP-ko zinegotzia izan ezik.