Otxarkoagako dantzaldiaren edizio berria zapatu honetan hasiko da

bertonaldizkaria 2014ko urt. 23a, 11:38

Otxarkoagako Udaltegiko gimnasioak, Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak eta Otxarkoaga-Txurdinagako Jubilatuen eta Pentsiodunen Elkarteak batera antolatutako dantzaldiak jasoko ditu; guztira 17 dantzaldi izango dira, Dantza Alai eta Palmeras orkestrekin. Lehenengo hitzordua zapatu honetan, urtarrilaren 25ean, izango da, arratsaldeko 18:00etatik aurrera.

 

Kultura eta Hezkuntza Sailak programatutako zazpi saioak hilabete bakoitzeko azken zapatuan izango dira, ekainean eta udako hilabeteetan izan ezik, hilabete horietan ez delako dantzaldirik egongo. Dantza Alai eta Palmeras orkestrak izango dira saioak alaituko dituztenak. Saio guztiak arratsaldeko 18:00etan hasiko dira Otxarkoagako Udaltegiko gimnasioan (Pau Casals kalea 19).

 

Programaren aurreko edizioan (2013) 5.940 pertsona inguruk hartu zuten parte. Kontuan izan behar da Otxarkoagako batez besteko adina gero eta altuagoa dela, eta, ondorioz, bertako biztanleriak zahartze nabarmena bizi du. Hori dela eta, Kultura eta Hezkuntza Sailarentzat oso garrantzitsua da nagusiak dinamizatzeko jarduerak sustatzea eta topaketetarako eta harremanetarako guneak bultzatzea. Horien artean daude abenduan ospatu zen eta 1.800 partaide izan zituen Nagusientzako Antzerki eta Abesbatza Hamabostaldia.

 

Egutegia

 

- Urtarrilak 25 (Palmeras orkestra)

 

- Otsailak 22 (Palmeras orkestra)

 

- Martxoak 29 (Palmeras orkestra)

 

- Apirilak 26 (Dantza Alai orkestra)

 

- Maiatzak 31 (Dantza Alai orkestra)

 

- Urriak 25 (Dantza Alai orkestra)

 

- Azaroak 29 (Dantza Alai orkestra)