Larrinagak, goizean, Goenkale grabatzen zegoela ezagutzen ez zuen telefono zenbaki baten dei galdua ikusi badu ere, José Antonio Nielfa, 'La Otxoa'k deitu dionean izan du albistearen berri eta ilusioz hartu du pertsonaia haragitzeko bera aukeratu izana.
Pertsonaia hauek 1984an sortu ziren eta harrez geroztik urtero Farolin eta Zaranbolasen arteko epaiketa bat ospatzen da Bilboko inauterietan. Aurten, otsailaren 27a eta martxoaren 4a bitartean ospatuko dira aratusteak Bilbon.