Kafe Antzokia, Abando - Indautxu
"Generoak egiten dugun guztian eragiten digu. Are gehiago, egiten dugun hori, bertsolaritza bezala, tradizionalki gizonezkoen eremu izan bada. Gaur egun badira emakume bertsolariak, baina: zein da bizi duten errealitatea? Aurrez egituraturiko bertsolaritza moldean eroso sentitzen dira? Badute euren molde propioa garatzeko modurik? Nolakoa zatekeen bertsolaritza emakumeek garatu izan balute? Zeintzuk dira emakumezko bertsolarien erronkak? Zer dute eskaintzeko? Zer borrokatzeko? Diskurtso feministak zer on eman diezaioke bertsolaritzari? Nola errimatzen da berdintasunaren doinu librean?"