Break On Stage jaialdia, martxoaren 29an

Erabiltzailearen aurpegia uriola.info 2014ko ots. 19a, 15:35
Break On Stage kultura urbanoaren jaialdiaren 14. edizioa Bilbao Arenan izango da, martxoaren 29an.

Break On Stage kultura urbanoaren erreferentziazko jaialdia da,  eta 14. edizioa burutuko du aurten. Bi ordutan iraupen laburreko 20 ikuskizun taularatuko dira: dantza, musika, bideoa... erakustaldia bukatzeko, hip-hip kontzertu batek itxiko du jaialdia.

Kultura urbanoaren esparruan erreferenteak diren nazioarteko izenak batuko dira Bilbao Arenan: The Ruggeds, Inesteam eta Rst Crew breakdance taldeak, Vocaliks Human-Beatbox show ikusgarria... Kirolak ere bere lekua izango du, Dirt Jump bizikleta-salto lehiaketan.

Bertoko artista urbanoei ere lekua eskaini nahi die jaialdiak, eta horretarako Bost Urban Dance lehiaketa antolatu du. Euskal Herriko bost dantza talderik onenak lehiatuko dira bertan, eta 3.000 euro banatuko dira saritan.