Markina Xemein, Bilbo
Ilargik eta Willik basoan topo egingo dute; ez dute elkar ezagutzen. Zapalduriko morkotsa den bidean, iraganeko iratze metak baino ez daude. Ilargi etxetik alde egiteko beharraz doa bertara, hankak freskatu eta garbitzera, etxeko pisutik libre sentitzen baita bertan. Aitak beti erraten zion bertan izan zela zoriontsuen. Willi, ordea, beste zerbaiten bila dabil, ihesean. Erregea eta bere segizioaren zain dago. Eginbehar garrantzitsua dauka, helburu suntsitzailea eta definitiboa.