uriola.eus

"Kontzertuak bai, parketan ez"

 Bilbo

Europa Parkea Bizirik kolektiboaren bigarren deialdira urrikoan baino pertsona gehiago hurreratu ziren. 15 bat auzotar inguru azaroaren 7ko arratsaldez parkeko kiosko inguran bildu ziren.

Kartelak, pankartak, informazio mahaia, panfletoak, sinadurak biltzeko orriak… ez ziren falta izan. Parkean zebiltzan pertsonak, 25 bat, erakarri zituen elkarretaratzeak.

Bi orduko kontzentratazioaren emaitzarekin pozik agertu da Europa Parkea Bizirik kolektiboa. “Arrakastatsua izan da” eta abenduaren 5eko hurrengo deialdian parte hartzeko deia zabaldu du: “Bat egin dezatela gurekin 17:00etan parkeko kioskoan”.

Ertzaintzaren zaintza

Elkarretaratzeak iraun zuen bi ordutan, bi aldiz pasa ziren Ertzaintzako agenteak kolektiboko kideak bilduta zeuden gunetik gertu. “Oraingo honetan, aurrekoan ez bezala, amaiera aldera iritsi ziren”, diote. Agenteek 15 minutu eman zituzten kontzentrazioa “zaintzen”. Europa Parkea Bizirik kolektiboaren arabera gehiegizkoa da Ertzaintzaren presentzia: “Benetan, beharrezkoa al da horrelako polizia zabalpena”, galdetzen dute. “Bilboko Udal gobernuak agindutako poliziaren akosoa” salatu du kolektiboak berriz ere. Eta hortik haratago Udalaren “trabak” ere salatu nahi izan ditu, esaterako, elkarretaratzea egin ahal izateko baimenak eskatzerako orduan: “Paperak betetzerakoan eragozpenak jartzen dizkigute”.

Hurrengo elkarretaratzea

Abenduak 5 osteguna, 17:00etan, parkeko kioskoan.

INFO + EUROPA PARKEA BERDEA blog

EUROPA PARKEA BERDEA facebook

BERTON: “Kontzertuak bai, parketan ez”

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa