Briñas ikastetxeko kideek aterpeak eskatu dizkiote Olentzerori

bertonaldizkaria 2013ko abe. 20a, 17:42

Luis Briñas Santutxuko ikasleak (685 adingabe guztira) euria egiten duen egunetan korridoreetan eratzen diren 92 dezibeliotako zarata jasateaz etsituta eta aspertuta daude. 

Egun euritsuetan bertan pasatu behar baitituzte atsedenaldiak, estalitako patioen falta duten neurrian eta zentroaren ardura duten instituzioek, Bilboko Udala eta Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Saila 16 urtetan erakutsitako "pasibotasuna medio".

"Hainbeste desiratutako" Lehen Hezkuntzarako eta Haur Hezkuntzarako patio horiek, zentrora iritsi daitezen, eskolako ikasleek gaur, abenduak 20, goizeko 8:45ean, Lehen Hezkuntzako patioan, Olentzerori olez egin eta gutunak bidali dizkiote aterpeak eskatzeko.

INFO + BRIÑAS-AMPA