uriola.eus

Begoñako Igogailuaren jabegoa Bilboko Udalari lagatzeko eskatu dio EH Bilduk Jaurlaritzari

 Bilbo

Begoñako igogailuak otsailaren 15ean zerbitzua emateari utziko diola jakin izan da gaur goizean. Horren aurrean, EH Bilduko udal taldeak Gasteizko gobernuari exijitu dio Igogailuaren jabegoa Bilboko Udalaren esku uzteko ahalik eta lasterren.

Koalizio soberanistak Asier Abaunza Garraio saileko zinegotziaren agerraldia eskatu du Begoñako auzokideentzat oinarrizkoa den zerbitzua mantentzeko Udalak zer egiteko prest dagoen azaltzeko.

Helena Gartzia EH Bilduko zinegotziak gogoratu du Begoñako Igogailuak 388.000 bidaiari garraiatu zuela 2012an. Gartziak, “orain Bilboko Udalak egoera honi buelta emateko eta herritarrei Artxandako Funikularrak kudeatzen dituen gainontzeko udal-igogailuen estandarren araberako zerbitzua eskaintzeko ardura duela”, azpimarratu du.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa