18/98 auzian zazpi urteko kartzela zigorra ezarri zioten Patxi Gundini. Alcazar de San Juan (Ciudad Real) eta Terueleko kartzelatan izan da.
Eguerdiko 12etan atera zen larunbatean Terueleko kartzelatik eta 30 bat lagun izan zituen zain. Auto karabana zaratatsuan heldu zen Karmelo kalera 20:20ak aldera eta han 500 lagun inguruk harrera beroa egin zioten. Kalejiran Sei Izar plazara iritsi ziren eta han hitz batzuk esan eta agurra dantzatu zioten.