Txurdinaga eskolak berogailua du berriro ere

bertonaldizkaria 2014ko ots. 3a, 19:32

Aurreko asteko asteheneko eztandaren ostean, langileak jo eta ke ibili dira lehenengo galdara zahar lehertua jasotzen. Gero berria osatzen eta azkenik dena doitzen.

Astelehenean goizeko seiak eta laurdenak aldera eztanda handi batek ikaratu zituen eskola barruan lanean ari ziren garbitzaileak eta iratzarri inguruko hainbat auzokide. Berehala ohartu ziren galdaran zerbait gertatua zela haren gelatik ke handia ateratzen zelako. Hotza zekarrelakoan gurasoak eta irakasleak kezkatuta ibili dira konpontzea luze emango ote zuen. Ostiral arratsalderako behin behineko galdara abian jarri zen.