Euskaraz Bizi egun borobila Uribarrin

bertonaldizkaria 2014ko ots. 5a, 09:30

Otsailaren 1ean Euskaraz Bizi 3.bertso-bazkaria burutu zuten uribarritarrek Artxandape ikastolan. Aurretik ekintza ezberdinetan bertso-saio edo bazkariak integratu arren, formatu honetan egiten duten 3.edizioa izan da aurtengoa. 

Egunari hasiera emateko Uribarriko tabernetatik poteo musikatua egin zuten eta 15:00ak aldera Artxandape ikastolara hurbildu zinen sukaldariek prestatutako indaba eta sakramentu goxoak jatera. 80 persona inguru bildu ziren ikastolan, ume koadrila bat eta guzti!

Kafearekin batera Jon Martin eta Oskar Estanga kantuan hasi ziren betiko doinu tradizional moldatuekin hala nola Ama begira ezazu raperoa, Bob Marleyren koplak...

Bertso-saioaren hasieran Tanttaka elkarteak bere 10 urteko ibilbidearen laburpen-bideoa jarri zuen. Horren inguruan pixka bat kantuan jardun ondoren gai-jartzaileak ez zien lan erraza jarri bertsolarie. Hasieran sentimendu eta egoera batzuen irudiak (haserrea, mozkorra...) interpretatu behar izan zituen Oskarrek kitarrarekin eta Jonek asmatu. Lan bikaina egin zuten. Beranduago aldiz Euskal Herritik zehar bilatutako pankarta eta margoketa ugaritan antzemandako akats "ortografiko"... etab.en inguruan aritu ziren. Barrre ugari eragin zituzten irudiek. Baina momenturik onena... badabadun badero doinuan Oskarrek koroak eta koreografia proposatu (bertsotan guztia noski) eta bertan zeuden 80ak altxatu eta dantzan jarri zirenean izan zen!

Tanttaka elkarteak eskerrak eman nahi dizkio Artxandape ikastolari lokala utzi eta bazkaria posible egiteagatik. Ander, Julen, Eir eta, Salo musikariei giroa alaitzeagaitik. Oso, Txabo eta Gariri, sukaldari lan taldeari hain goxo, alai eta prestu egotearren beti sukaldatzeko. Eta Oskar Estanga eta Jon Martini hain saio atsegin, polit eta originala ekartzearren eta batez ere... Uribarriko auzokideei, auzoan euskaraz bizitzea posible dela erakustearren! Aupa zuek!!!

ARGAZKIAK