Irailaren bigarren astera arte atzeratu behar izan genuen ekainean ospatu beharreko Deustuko Gazte Lokalaren 22. urtemuga. Merezi zuen!
Testua eta argazkia: Gazte Lokala
Egunak joan egunak etorri, ikasturteari hasiera emanez ekin genion urtemugaren lehenengo egunean 17.00etatik aurrera fanzine eta komiki erakusketa eginez “Hartu nahi duzuna” izeneko merkatutxoarekin batera. Asteak aurrera egin ahala, asteazkenean gure egitarauak bat egin zuen Grebalariak aske! plataformak deitutako manifestazioarekin eta horren ostean Baratza Taldeak parrilada egin zuen Aranbeitin.
Antolatutako gauzen artean osteguneko antzerkia aipatu beharrekoa da, jende ugari agertu baitzen egun hartan. Kipulak antzerki taldearen eskutik zazpi emakumeren nortasun ezberdinak ikusi genituen, “Monologos de 7 mujeres” izeneko antzezlanean, 19- 23 urteko emakumeen esku. Horren ostean, Jam Session itzela egon zen.
Ostiralean kontzertuak izan genituen La Bandha del Patio, Patrol Destroyers eta DJ Crespori esker, hona ere Deustu zein Bilboko auzo ezberdinetako jendean etorri zen.
Urtemugari amaiera emateko, larunbatean ospatu genuen egunik bereziena goizetik hasitako tailerrekin. 11:30ean EHNEko kide batek elikadura subirautzari buruzko hitzaldia izan genuen, ostean bazkari herrikoia San Pedro plazan Turri eta Amaia eta Joseki kantautoreei esker tenedore eta labanak dantzan jarriz. 9etatik aurrera, zuzeneko kontzertuak izan genituen Los Bonitos del Norte (Kantabria) eta Picadura (Burgos) taldeei esker. Esan beharra dago egun hauetan ez zela jaia asko luzatu, baina eguneko ekintzak jendetsuak izan zirela.
Ederto
Asanbladako kide guztiok bat etorri gara balorazioan: ederto atera da den-dena. Ondorioz, inoiz baino indartsuago ekingo diogu ikasturte berriari. Aurrera begira, baditugu ideiak batzuk buruan eta egunak pasatu ahala Deustu osoari emango diogu haien berri. Gogoz beterik gaude.
Gazte Lokalaren aukerak anitzak direla ikusirik, konpromiso maila, indar eta gogoaren arabera guk nahi dugun espazioa sortu dezakegu. Eraikitzeko gaitasuna handia dela ohartu gara Deustu bezalako herri batean hainbat eragilek parte hartzen baitute. Ekintzak, tailerrak zein beste hainbat proiektu gauzatu ahal izango ditugu autogestioaren bitartez. Gure esku dago espazio aske, feminista, iraultzaile, asanbleario, autogestionatu, sortzaile... bat lortzea guztion nahiak aurrera eraman ahal izateko.
INFO + GAZTE LOKALA