"Bilbao Distrito Jazz"-en XV. edizioa abiatuko da otsailaren 28an

uriola.eus 2014ko ots. 26a, 12:40

Otsailaren 28tik martxoaren 21era bitartean izango da "Bilbao Distrito Jazz"-en XV. edizioa. Musikari garrantzitsuek beteko dute aurtengo egitaraua eta The Wild Bunch boskoteak eskainiko du lehenego kontzertua ostiralean, 19:30ean, J.C Arriaga Musika Kontserbatorioan.

Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak, Bilbaina Jazz Club-arekin elkarlanean, egitaraua interesgarria prestatu du aurtengo “Bilbao Distrito Jazz"-erako. Jazz eszenako pertsonaia garrantzitsuek emandako lau kontzertuk osatuko dute aurtengo zikloa. Lehenengoa The Wild Bunch boskoteak eskainiko du ostiralean; bigarrena, Dave Allen Triorena izango da; hirugarrena, Petros Kanplanis Contextual Triorena; eta Noa Lur Quartet taldeari egokitu zaio egitasmoari bukaera ematea.

Egitarau osoa:

Otsailak 28, ostirala. 19:30ean Arriaga Musika Kontserbatorioan.

The Wild Bunch Quintet:

Felix Rossy (tronpeta)
Enrique Oliver (saxo tenorea)
José Carra (pianoa)
Romeu Tristão (kontrabaxua)
João Lopes Pereira (bateria)

Martxoak 7, ostirala. 19:30ean Bidebarrietako Liburutegian.

Dave Allen Trio:

Dave Allen (gitarra)
Masa Kamaguchi (kontrabaxua)
David Xirgu (bateria)

Martxoak 14, ostirala. 19:30ean Errekaldeko Udaltegian.

Petros Kamplanis Contextual Trio:

Gilad Hekselman (gitarra)
Bodek Janke (bateria eta perkusioa)
Petros Klampanis (kontrabaxua, loopak eta ahotsa)

Martxoak 21, ostirala. 19:30ean Otxarkoagako Udaltegian.

Noa Lur Quartet:

Noa Lur (ahotsa)
Moises Sanchez (pianoa)
Ander Garcia (kontrabaxua)
Michael Olivera (bateria)

 

Informazio gehiago www.bilbaobarrutik.net web gunean eta 010 telefono zenbakian