Non zeunden aurtengo Zaranbolas izango zinela jakin zenuenean?
Tolosan nengoen Goenkale telesaileko grabaketa batean eta gogotik ospatu genuen albistearen berri izatean. Ilusio handia egin zigun, bai niri eta bai lankideei. Oso-oso pozik nago.
Zer pasatu zitzaizun burutik?
Sentimendu nahasketa moduko bat sentitzen da. Poztasuna batez ere. Bilbotarra naiz eta ohore bat da horrelako pertsonaia bat izateko aukeratua izatea. Lagunez inguratuta nago eta zoragarria da.
Ordu gutxi barru ospatuko da Farolin eta Zarambolasen aurkako epaiketa. Hori baina, ez da inauterietako ekintza bakarra izango.
Ez, hori berezia izango da baina beste hainbat ekintza ere egongo dira. Nire asmoa ahalik eta gehienetan parte hartzea da. Ez naiz geratuko gorputzak eusten didan bitartean. Gainera uste dut eutsiko diola.
Agenda estua izango duzu hurrengo egunotan.
Bai, hainbat elkarrizketa izango ditut. BERTON aldizkarikoa izan zen lehenengoetakoa eta gogoan daukat. Egun oso okupatuak izango dira hurrengoak. Primeran pasatuko dut lagunen alboan. Guzti hau liluragarria da.