Tailer honetan bertsolaritzaren egoera ikuspuntu feministatik aztertuko da, egungo errealitatea azalduz, eta gerora begira egon daitezkeen erronkak definituz.
Irakaslea Ana Zamakona Serna izango da. Tailerra euskaraz izango da, martxoaren 11tik 25era, asteartero, 18:00etatik 20:00etara, Foru Liburutegiko 5. solairuan.
Egunez eguneko programa hauxe da:
- Martxoak 11: Historia.
- Martxoak 18: Emakume bertsolaria gaur egun.
- Martxoak 25: Erronkak eta eotrkizunari begira. Ondorioak.
Tailerra dohainik da. Izena emateko epea otsailaren 24tik martxoaren 10era luzatuko da; gehienez. 20 pertsona onartuko direla (hurrenkeraz). Izena eman daiteke Foru Liburutegian bertan, telefonoz zein posta elektronikoz.
Foru Liburutegira sartzeko NANa edo pasaportea aurkeztu behar da.