Zabalguneko merkatua, Bilbo
Ezaguna denez, datorren astelehenean, martxoaren 3an, nazioarteko finantza erakunde nagusietako eta enpresa transnazional garrantzitsuetako ordezkariak bilduko dira Bilbon, haientzako antolatu den Goi Bilera ekonomikoan. Global Forum Spain lemapean, krisiaren aitzakiarekin herritarren eskubideetan egin duten sarraskia goratzera datoz, haiek diseinatutako politikak aplikatu dituzten ordezkari politikoen txalo artean.
Egitaraua:
15:00 Topaketaren hasiera
Lehenengo lan saioa: Parte-hartzaileek haien herrialdetan Troika eta austeritatearen aurka indarrean diren ekimenen eta borroken berri emango dute.
Hizlariak:
Erricos Finalis: Syriza koalizioaren zuzendaritzako kidea eta kanpo harremanetako arduraduna.
Trevor ó Clochartaigh: Sinn Féineko senataria.
Jorge Costa: Eurodiputatu ohia eta Portugaleko Bloco de Esquerdako batzorde politikoaren kidea.
Herri Gourmelen: Bretainiako eskualde kontseilari ohia, kultur eragilea eta UDB alderdiaren fundatzailea. Bonnets Rouges mugimenduaren sustatzaileetako bat da.
Sandra Muzzi: Italiako Sinistra Ecologia Liberta (SEL)-ko ordezkaria.
Florian Wilde: Alemaniako Die Linke alderdiaren ordezkaria. Rosa Luxemburg fundazioaren kidea. Austeritate politikoari aurka egiteko koordinadoraren kidea.
EH Bilduren izenean Josu Juaristik, Europako Parlamenturako hautagaiak, hartuko du hitza
17:00 Atsedenaldia
17.30 Bigarren lan saioa
Solasaldi-eztabaida: Troikaren politikaren aurrean, zer alternatibak?