Aurreko astean jakinarazi zuen Santutxuko Familia Elkarteak auzokide bat etxe kaleratze arriskuan dagoela. Biharko eguna da bankuak etxe husteko jarri dion azken data eta aginduari uko eginez gero, “indarrez ateratzeko” esan dio epaileak Erntzaintzari.
Bihar goizeko elkarretaratzean familia hau etxetik ez botatzea eta adostutako irtenbide bat ematea aldarrikatuko dute “etxebizitza luxua baino eskubidea delako”.