Foru Liburutegia, Bilbo
Emakumearen Nazioarteko Eguna dela eta, aurten memoria historikoaren ingurukoak izango dira Foru Liburutegiaren jarduerak. Emakumeei buruzko lan biografikoen aukeraketa bat egin da, eta 1. eta 3. solairuetako atondoetan jarriko dira ikusgai, egun horretatik aurrera (martxoan zehar). Biografia horiek gida bibliografiko bat izango dute, eta pasarte batzuk irakurtzeko aukera eskainiko du.
Era berean, Foru Liburutegiak hamar orri-markatzaile jarriko ditu erabiltzaileen eskura; Bizkaian zehar aurki daitezkeen emakumeen hamar eskulturen argazkiak dituzte apaingarri.
Orri-markatzaileak hauexek dira:
Sardinera (Santurtzi); María Díaz Harokoa (Portugalete); Catalina Gibaja (Ortuella); Dolores Ibarruri (Abanto-Zierbena); Casilda Iturrizar (Bilbo); Ama eta semea (Basauri); Esnedune (Bermeo); Emakumeari itsasoan (Ondarru); Etxekoandrea (Artea); Maurizia Aldeiturriaga (Artea).