2014ko aratusteetan konpartsek Kale Nagusiko desfilean parte hartu dute, "10 urtez erbesteratuta egon eta gero". Euria izan zuten hitzorduaren protagonista nagusietako bat eta ondorioz, parte hartzaileei bertara gerturatzeagatik eta giro polita sortzeagatik eskerrak eman nahi izan dizkiete; guztira 52 taldek eta konpartsak jaitsi baitzuten Kale Nagusia fanfarria, batukadak antzerki taldea zein musika taldeen laguntzarekin.
Bilboko Konpartsak adierazi duenez, desfileak balorazio positiboa izan du baina, gainontzeko egitasmoak ere "sendotu" egin dira. Aurtengo igandeko indaba lehiaketak 50 parte hartzailetik gora izan ditu eta pontxe eta tostada lehiaketak ere garrakastatsua izan da.
Bukatzeko, aipamen berezia egin nahi izan diete aurtengo Farolin eta Zarambolasi (Jon Uriarte eta Karmele Larrinaga) Bilboko inauterietan egindako ekarpenagatik; baita euren epai-mahai ospetsuari ere; Traka Barrakako diseinatzaileak, Joseba Sorozabal eta Asier Bilbao.