San Francisco Javier eliza,
Iñaki Baroja Lasa Garaizarko Matsorriak abesbazteko presidente izandakoa gogoratu eta omentzeko lagun arteko kontzertua. Kantari arituko dira Garaizarko Matsorriak, Sestaoko Orfeoia eta Club Deportivo. Bakoitzak zazpina kantu abestu ostean, hiru abesbatzek elkarrekin abestuko dute ‘Txanton Piperri’ operaren ‘Euskal Herriko kanta’. Euskaraz idatziriko lehenbiziko opera izan zena, Toribio Altzagaren hitzekin eta Buenaventura Zapirainek moldatutako musikarekin.