Klak… eta (Kultura kategoriakoa), Arma tiro klik (Gizartea), Tropela bloga (Aisia), Euskalnatura (Zientzia eta Teknologia) eta Gaizka Izagirrek (Blogari Berria) jaso dituzte Blogetan! Blog izarren bilaeuskarazko blogen lehiaketako sariak.
Lehiaketa hau Azkue Fundazioaren egitasmoa da, ARGIA laguntzaile duela. Sari banaketa Bilboko Euskararen Etxean egin da. Azkue Fundazioaren zuzendariak, Iurdana Acasusok, Euskararen Etxeko atariaren alboetan eraiki dituzten bi areto berriak aurkezteko aprobetxatu du ekitaldia. Aretook "auzotarrei eta behar duten bilbotar guztiei zabalik" daudela eta egongo direla azaldu du Acasusok.
Hauek ziren lau kategorietako finalistak. Horiez gain, Gaizka Izagirrek jaso duen Blogari Berriaren saria banatu da.
Kultura kategoria:
-
Klak… eta (Iñaki Gauna)
Gizartea eta politika kategoria:
-
Arma tiro klik (Amaia Lekunberri)
Aisia kategoria:
Zientzia eta teknologia kategoria:
Blogari berriaren saria, Gaizka Izagirrerentzat
ARGIAk erabaki du blogari berriaren saria “Ikusi makusi, zer ikusi” blogagatik ematea Gaizka Izagirreri ematea.
Izagirrek ikus-entzunezkoei buruzko bloga egiten du, telesailak, filmak eta dokumentalak gomendatuz. Agerikoa da gaian aditua dela. Idatzi dituen artikuluetan modan dauden joeretatik harago, errekonozimendua merezi duten ikus-entzunezko lanak eta haien bertuteak seinalatu ditu.
Telesailak, filmak eta, orokorrean, ikus entzunezkoak mundu osoan produktu kultural arrakastatsuenen artean daude. Internetek eragin handia izan du hedapen horretan eta euskaldunak ez dira salbuespena: batez ere gazteek, halako edukiak ikus-entzuten dituzte sarean.
Horregatik, gai horiek lantzen dituen euskarazko kalitatezko blog bat izatea benetan interesgarria iruditzen zaigu gure hiztun komunitatearentzat.
(Informazio gehiago AZKUE FUNDAZIOAren webgunean)