Atzo goizean, Sortu, Aralar, Alternatiba, Eusko Ekintza, Ezker Anitza, EPK-PCE; Jose Unanue fundazioa (CCOO), Ernai, Sare Antifaxista, Gorripidea, Gazte Abertzaleak, Gazte Komunistak, Basuriko Asanblada Antifaxista eta Boltxe Kolektiboak «Inoiz geheiago ez!» plataforma aurkeztu zuten Zirika! gunean. Muturreko eskuina Europa mailan hartzen ari den indarragatik kezkatuta jarri dute martxan proiektu berri hau.
Dagoeneko hainbat ekintza iragarri dituzte. Martxoaren 14ean eta 15ean, "Muturreko eskuinaren gorakada Europako krisiaren aurrean" hitzaldia eskainiko dute David Karvala, Arkaitz Iza eta Bertran Cazorla hizlariek. Martxoaren 14ko saioa Bilbiko Zirika Herri Gunean izango da 19:30ean eta hilaren 15ekoa, 12:00etan Gasteizko Gaztetxean. Bestalde, hilaren 22an, Faxismoa eta Arrazakeriaren Aurkako Nazioarteko Eguna dela eta, manifestazioa deitu dute 18:00etan plaza Eliptikotik abiatuta.