Etxebizitzako Gastuetarako Prestazino osagarrien bitartez, barriz, 5.800 familiari lagundu deutsie. Paco Dehesa udaleko ordezkariak nabarmendu dau lankidetzea oso garrantzitsua dala. Euskal Autonomia Erkidegoko mantenu-pobrezia %5,7koa izan zan 2008an, eta %7,3koa, 2012an. Gizarte erakundeetan, Caritasek, 68 proiektu landu ditu joan dan urtean. 6.000 pertsona baino gehiago atendidu ditu. Bizkaiko Elikagaien Bankuari, barriz, handitu egin jako lana. Eskariak %30 handitu jakoz, eta banatu daben janari kopurua, baino ez. Lanean segidu behar dala dinoe. Bizkaiko Gurutze Gorriak be 3.000 pertsonarentzako laguntzak emon ditu.