Zazpi herrialdeetako kantuzaleak Bilboko Zazpi Kaleetan jarriko dira kantuan, herrialde bakoitzari kale bat egokituko zaio, beren kantu esanguratsuenak abesteko. Kale horiek, baita inguruko balkoi batzuk herrialde bakoitzeko ezaugarriekin hornituko dira (estandartea, banderolak, sinbologi propioa,…). Kantua dinamikaren oinarria izanik ere, eguneko egitarauan beste motatako jardunak eskainiko dira: bertsoak, dantzak, kalejirak, eta abar…