Sortze prozesu bakarrean belaunaldi ezberdinak batuko dituen tailerra

uriola.eus 2014ko mar. 12a, 10:15

Martxoaren 15ean, 22an eta 29an, goizeko 11:30ean, `Sormen Lantegiak Familia Giroan´ tailerrak egiteko aukera egongo da Begoñako eta Otxarkoagako Udaltegietan. Edonork parte hartu dezake egitasmoan aurretik izena emanda, eta doan izango da.

 

Tailer hauek, sortze prozesu bakarrean, belaunandi desberdinetako jendea batzeko ideiarekin sortu zituen Bilboko Udaleko Kultura Barrutik egitasmoak. Umeentzako ala helduentzako kurtsoak ikustera ohituta gaude. Gurasoak euren haurrak eskoletara eramatera eta hauek bertan euren jarduera pedagogikoa, ludikoa eta artistikoak egitera. Gurasoek, orokorrean, beste leku desberdinetan lantzen dituzte euren jarduerak. Baina, zer gertatuko litzateke seme-alabak eta gurasoak/aitona-amonak batera, sormen lantegi batean, batuko balira? Honetan, adin guztietarako esperientziak proposatzen dituzte eta hainbat gai ezberdin nahastuko dira: antzerkia, gorputz espresioa eta arte plastikoak.

Ikastaroan edozein pertsonak parte hartzeko aukera izango du, edozein delarik bere adina; fimilian joanda, lagunekin edo bakarrik. Aurretik izena eman behar da eta saio batean, bitan edo hiruetan parte hartu daiteke. Sormen lantegiaren bizipenak, pertsona bakoitzarentzat desberdinak izango dira. Parte hartzaileek udaltegian bertan edota 94-4010 010 telefonora deituta izena eman behar dute.