`Gure-zure mundua´ ETS taldearen disko berria kalean dago

uriola.eus 2014ko mar. 14a, 10:28
Hamar urte beteko dira Arabar Errioxako taldea sortu zenetik eta atzo haien hirugarren diskoa aurkeztu zuten `Gure - zure mundua´. Uriolak disko berri honen bi ale zozketatuko ditu bere irakurleen artean beraz, parte hartu eta ezaiguzu noiz eta nola ezagutu zenuen ETS taldea.

Iñigo, Campi, Floren, Lucas eta Rubenek osatzen dute 2005ean Arabar Errioxan jaiotako talde hau. Atzo, Baga-biga ekoiztetxearekin elkarlanean haien hirugarren diskoa aurkeztu zuten `Gure – zure mundua´eta udara honetan euren kontzertuetara gerturatzeko deia luzatu zieten musika adituei.

Disko berria elebiduna da, taldekide guztiak euskaldunak ez badira ere. Atzo adierazi zutenez, taldeak esfortsu handia egiten du euskaraz abesteko eta euskara bultzatzeko. Najeran euskaltegi bat martxan jarri du Rubenek eta Logroño aldean ere, euskara ikasten dabiltza.

Zozketa

Atzoko aurkezpenean ETS taldeak bi diska eman zizkigun gure irakurleen artean zozketatzeko. Datorren ostiralean, martxoak 21, jakinaraziko dugu nortzuk diren irabazleak. Parte hartu ahal izateko email bat bidali behar da bilbokouriola@gmail.com helbide elektronikora, ETS taldea noiz eta nola ezagutu zenuen azalduz.