“Mugarik gabeko sormen digitala” lelopean, BioBX (Bilbao-Bordeaux) proiektuak zabalkundea eman nahi die gazteek 3D inprimagailuak, Arduinoz sortutako hardwarea, ingurune interaktiboak eta antzeko teknika berritzaileekin sortutako lanei.
Bilboko Udalaren Gaztea Tech eta Maker Taldea programetako zazpi gazte bilbotarrek Bordeleko beste zazpi gazterekin batera lan egingo dute , Lab interaktibo ibiltari bat eta webgunea sortzeko. Aplikazio horretan mapa bakarrean bilduko dira Bilbo-Bordele ardatzeko gazte guztientzat interesgarriak diren sormen-espazio guztiak.
Proiektua pentsatuta dago parte-hartzaileek teknologia hauetan sakontzeko eta beste gazte batzuen artean zabaltzen laguntzeko. Era berean, proiektuaren beste xede bat da eurentzat proiektu interaktibo handi samarrak egitea aholkularitza egokiarekin, baita hurbil dagoen eta aukera asko eskaintzen dituen Bordeleko gazteekin auzo-harremanak egitea. Parte-hartzaileek mugaren alde bietako artista, teknologo eta sortzaile batzuek osatutako talde baten laguntza izango dute.
Jendearentzako erakustaldia apirilaren 22tik 25era.
Lanean hilabete batzuk eginda, apirilaren 22tik 25era bitartean lau ekitaldi egingo dira jendearentzat ikusgai. Lab interaktiboa lehenengo aldiz egongo da ikusgai Bordelen apirilaren 22an (martitzena) eta Akitaniako eta Euskadiko hiri bietan egongo da 23an eta 24an. Azkenean Bilborocken egongo da jendearentzako ekitaldi bat eta jendeak aukera izango du teknologia hauekin interaktuatzeko.
BioBx proiektuak teknologo, artista eta ekintzaile digitalen belaunaldi bati bidea ireki nahi dio. Horiek eta antzeko profila dutenek epe luzerako bazkideak topatzeko aukera izan dezaten, hiri bietako jakintza-arloen arteko mugak hautsita eta agertoki digitala, sormena, ekonomia eta gizarte-arloa lotuz. Horretarako, teknologien mundua zaletasun duten gazteen artean bilatu behar da, zaletasun horrek etorkizunean lanerako aukerak ekar ditzakeelako edo enpresa-proiektu baterako abiapuntua izan daitekeelako.
Boxon Records eta Open espazioaren elkarlanaren fruitua
Esperientzia hau diseinatu eta abian jarri dutenak Bordeleko Boxon Records eta Bilboko Open espazioa izan dira. Lehena musika elektronikoaren arloko diskoetxea da, beste arlo batzuetarantz ere urratsak ematen dituena. Haien lanean aipatu zuen Bordeleko alkate Alain Juppék Aste Digitalaren azken edizioan. Re-Design Boxon arte-jaialdiaren sortzailea a. Boxonen ekitaldian sortutako azken salmentaren ardura izan zuena Maître Pierre Cornette de Saint-Cyr izan zen. Berau Tokioko Palais arte garaikideko presidente ohia da.
Beste alde batetik, Open espazioa proiektu eta ideien azkartzailea da. Egoitza Artiach enpresako gaileta-fabrika zaharrean dago, Zorrotzaurren. Gaztea Tech eta Maker Taldearen ekimenak diseinatu eta gauzatu dituzte. Horrez gain, Bilbao Makers sormen eta fabrikazio digitaleko laborategiaren sortzaileak dira beste batzuekin batera. Bilboko Udaleko Euskara, Gazteria eta Kirol Sailarekin egindako lana dela-eta, gonbidatuak izan ziren Nueva Yorkeko World Maker Faire sormen digital eta teknologia berrien ekitaldi ospetsura. Han Europan aitzindariak diren programa hauen nondik norakoak azaldu zituzten. Agertoki berean, besteak beste, NASA eta Nueva Yorkeko Metropolitan museoa egon ziren maker mugimenduari lotutako euren ekimenen berri ematen.