Hurrengo, ostiralean, Martxoaren 21ean, Newroz ospatuko dute Bilbon Komite Internazionalistak, Bilbo Zaharreko Jai Batzordea, Goizalde Kultur elkarteak. Mahainguru bat eta festa bat egingo ditugu kurduen egutegiko data simboliko hau gogoan hartzeko.
Munduko estatu gabeko herri handienaren jai nazionala ospatzen da udaberriarekin batera. Newroza da, Kurdistango herriaren sinboloa eta askatasun egun berria dakarren jaia. Bere kondaira propioak dituen jai hau, dantza, kolore eta suz beterik egoten da.
Lehengo urtean bezalaxe, Bilbo Zaharreko Jai Batzordea, Goizalde Kultur elkartea eta Komite Internazionalistak herri kurduaren errealitatera hurbilduko gaituzte berriro, ospakizun hau aitzakia hartuta. Lau estatuk zapaldu eta jazartutako 40 milioi pertsonak osaturiko herriaren eguna.
Horretarako hurrengo ostiralean, martxoaren 21, bi ekimen eskainiko dituzte Bilbon. Arratsaldeko 19.30etan mahaingurua egongo da Zirika! Herri gunean (Ronda, 12). Honetan, Kurdistango errealitatea eta egoera ondo
ezagutzen duten bi partehartzaile izango dira: Urtzi Urrutikoetxea kazetari eta idazlea, eta Sechu Sende galiziarra, “Viagem ao Curdistám para apanhar estrelas” liburuaren egile dena.
Ondoren, ospakizuna Bilbo Zaharreko plazara eramango dute. Bertan Newroz jai kurdua egingo da; sua, janaria, musikari kurduak eta dantzak ikusteko aukera egongo da.