Euskal Herriko eragile politiko, sozial eta sindikal ezberdinek `Inoiz gehiago ez!´ plataforma aurkeztu zuten martxoaren 10ean Bilbon, “eskuin muturra Europan hartzen ari den indarrari aurre” egiteko asmoz.
Plataforma martxan jarri zutenetik hainbat ekintza burutu dituzte. Martxoaren 14ean eta 15ean, "Muturreko eskuinaren gorakada Europako krisiaren aurrean" hitzaldia eskaini zuten David Karvala, Arkaitz Iza eta Bertran Cazorla hizlariek. Martxoaren 14ko saioa Bilbiko Zirika! Herri Gunean izan zen eta hilaren 15ekoa, Gasteizko Gaztetxean. Bi saioek arrakasta handia izan zuten.
Oraingoan, faxismoaren kontrako nazioarteko egunaren baitan, manifestazioa deitu dute larunbatean, hilaren 22an, 18:00etan, plaza Eliptikotik. Jendarteari martxan parte hartzeko deia luzatu diote eta faxismoa, xenofobia, arrazakeria, sexismoa eta LGTB fobiaren aurkako aldarria kaleetan zabaltzea bilatzen dute.