Arrazakeriaren eta xenofobiaren aurka, eta pertsona guztientzat eskubide berdinak exijitzeko, manifestazioa deitu du SOS Arrazakeria elkarteak ostiralean, 19:30ean, Arriagako plazatik. Martxa honen bidez ere, etorkinek jasotzen dituzten identifikazio zein jazarpenak errefusatuko dituzte.
Data honi begira, larunbatean bigarren manifestazio bat antolatu dute Bilbon `Inoiz gehiago ez!´ plataformako kideek. Martxa 18:00etan abiatuko da plaza Eliptikotik “Euskal Herria faxismo eta arrazakeriaren aurka” lelopean.