Lehen eskaria Iñaki Azkuna alkatea hil eta gutxira zabaldu du Pilar Palacios herritarrak. Bilboko Udalari zuzendu zatzaio Pilar Plaza Biribilari izena aldatu eta ‘Iñaki Azkuna plaza’ izena jar diezaiola eskatuz. Dagoeneko 17.000 herritarrek babestu dute eskaria bere sinadurarekin. Beste 7.700 sinadura lortzea da Pilarren helburua.
“Plaza Biribila Bilboren bihotzean dago, gure alkate Iñaki Azkuna bezalaxe”. Hau da bere proposamena argudiatzeko Pilarrek ematen duen lehen arrazoia eta horrela beste sei argudio luzatzen ditu Iñaki Azkunak Bilboko “fundatzailearen ondoan” egon behar duela defendatzeko.
Martzelo Ibarra herritarrak Moyua plaza ‘Kukutza plaza’ bezala izendatzeko ekimena abian jarri du. “Azkuna alkateak zuzendutako jazarpen eta erasoak sortutako kalte-ordain gisa eta Kukutzak eginiko gizarte eta hezkuntza lanaren aitortza gisa”. Eskaerak denbora gutxi darama sarean, eta ondorioz sinadura gutxi bildu ditu.