Antzerkiari gorazarre akrobatikoa

uriola.eus 2014ko mar. 27a, 13:47

Zerutik lurrera eta lurretik zerura jardun dute Izaskun Agirresarobe eta Barbara Govan akrobatek. Brett Baileyk idatzitako nazioarteko mezuaren irakurketa antzeztua eskaini dute gaur eguerdian Arriagako plazan.

Martxoaren 27an Antzerkiaren Eguna ospatzen da nazioarte mailan. Bilbon ekitaldi ugari antolatu dituzte. Besteak beste, Artekale elkarteko kide Izaskun Agirresarobe eta Barbara Govanek mundutarrak erreflexiora, bateratasunera, kontzientziara... gonbidatzen dituen mezua zabaldu dute, Brett Baileyren hitzetan, "Gizartea dagoen tokietan, antzezpenaren muin gaitzetsiezina azaltzen da". 
 

 

Areatzako kaia izango da ospakizunaren beste kokagunea, Gaitzerdi Konpainiaren eskutik, espazio horretan kokatuta dagoen antzoki-kamioian, hain zuzen ere. 10etatik 12etara eta 13etatik 14etara irrati antzezpena eskainiko dute eta 20etan, publikoarekin aurrez aurreko topaketa bat ‘Media Vuelta’ mugimenduzko antzezpenarekin, 5 euroren truke.

 

Bilbao Eszenaren X. Urteurrena, Ramon Barearekin eta ‘Lorquianas’ obrarekin

Duela 10 urte, 2004ko martxoaren 27an hain zuzen, Antzerkiaren Naioarteko Eguna, Santutxun kokatzen den Baliabide Eszenikoen BILBAO ESZENAN Zentroan aurkeztu zen,  antzerkiaren eta dantzaren munduari bere sorkuntzaren oinarritik bultzada eman asmoz, prestaketa eta sorkuntzari eta arte ezsenikoen munduan hasi nahi duenari babesa emanez.

Antzerkiaren Nazioarteko Eguna eta bere bizitzaren10 urteak ospatzeko, Juan de Gardeazabal kaleko 3. zenbakian kokatuta dagoen Bilbao Eszenan ostirala martxoaren 28an hainbat jarduera egingo dira. Hasteko 17:15etatik aurrera Antzerkiaren Egunaren esanahia ezagutzera emango da manifestuaren bitartez eta zentruoan eskaintzen diren umeentzako eta gaztentzako ikastaroen beri emanez, ume eta gazteen artean eta 20:30ean, 2013ko Antzerki Sari Nazionalak, Ramon Barea bilbotar antzezle eta zuzendariak, Nazioareko Mezua irakurriko du, helduentzako ikastaroen ikasleei eta orokorrean, eszena gustoko duten eta zentroan hasi nahi duten guztiei zuzenduta.

Ekitaldi xume honek Ramon Barearen omenaldi izan nahi du, antzerkia maite dutenak jarraitu beharreko adibidea eta urtez urte Bilbao Eszenatik pasatzen direnena, eszenaren munduan hasi nahi dutenentzat.

Ondoren, Felipe Lozak zuzendutako eta Itziar Lazkanok interpretatutako ‘Lorquianas’obraren lan murriztu bat eskainiko da, Federico Garcia Lorcaren testu ezagunenen protagonistei eskainiko omenaldia.