La Bolsa, Alde Zaharra
Aldaketa sustatzea xede izango duen prozesu parte hartzailea abiarazi dugu. Bilbon horren premiazkoa den aldaketarako oinariak definitu nahi ditugu. 200 lagun inguru elkartu gara horretarako; jatorri, adin, trebakuntza, lanbide, militantzia esparru eta ikuspegi desberdineko 200 lagun. Orain, diagnostiko horren gaineko proposamenak landuko ditugu, hala nahi duten herritar eta eragile guztien parte hartzearekin. Denon artean denontzako ibilbide orri bat zehazteko helburuz. Herritarrengandik herritarrenganako eskaintza osatuz. Helmuga: Beste Bilbo bat. Herritarron Bilbo.
Programa
Martxoak 31, astelehena: Pertsonak lehenetsiko dituen hiria
GAIAK: Ogasuna eta fiskalitatea, enplegua, elikadura burujabetza, eskubide sozialak
18:30-18:45. Saioaren aurkezpena
18:45-19:15. Edukiaren azalpena
19:15-20:30. Talde dinamika: WORLD KAFE
20:30-21:00. Plenarioa
Apirilak 1, asteartea, Hiri eredu jasangarria:
GAIAK: hirigintza, mugikortasuna, ingurugiroa, etxebizitza, turismoa
18:30-18:45. Saioaren aurkezpena
18:45-19:15. Edukiaren azalpena
19:15-20:30. Talde dinamika: ERREALITATEAREN ZUHAITZA
20:30-21:00. Plenarioa
Apirilak 2, asteazkena, Bertoko kulturan oinarritutako hiria:
GAIAK: Kultura-sormena, jai eredua, euskara, kirola, , aisialdia
18:30-18:45. Saioaren aurkezpena
18:45-19:15. Edukiaren azalpena
19:15-20:30. Talde dinamika: EGUZKILOREA
20:30-21:00. Plenarioa
Apirilak 3, osteguna, Askatasuna ardatz izango duen hiria:
GAIAK: berdintasuna, gazteria, hirugarren adina, aniztasuna (ZEHAR LERROAK)
18:30-18:45. Saioaren aurkezpena
18:45-19:15. Edukiaren azalpena
19:15-20:30. Talde dinamika: GINKANA
20:30-21:00. Plenarioa EZ!!! Ondorioak, hurrengo faserako sarrera eta Jardunaldien itxiera