Hezkuntza erreformen aurkako ikasle uholdea

uriola.eus 2014ko mar. 27a, 16:14

 1 1395933361819
 2 1395933377273
 3 1395933393431
 4 1395933408756
 5 1395933424806
 6 1395933440004
 7 1395933456389
 8 1395933470245
 9 1395933482871
 10 1395933495668
 11 1395933508593
 12 1395933521287
 13 1395933534725
 14 1395933547755
 15 1395933560582
 16 1395933573677
 17 1395933587520
Hego Euskal Herriko ikasleak, ikasgelak hustu eta kalera atera dira “herritik eta herriarentzat” eraikitako hezkuntzaren alde. Arratsaldeko 18:30eaan, bigarren manifestazio bat egingo dute Eliptikatik abiatuta. Ertzaintzak lau lagun atxilotu ditu goizean Bilbon, desordena publikoa egotzita.

Greba eguna egin dute gaur Hego Euskal Herriko ikasleek, Euskal Eskola Nazionala exijitzeko eta LOMCE, Heziberri edota `Estrategia Universitaria 2015´ bezalako erreformak errefusatzeko.  

Hiriburuetan manifestazioak egon badira ere, protestak Euskal Herri osora zabaldu dira. Bilbon hiru zutabe egin dituzte goizean; 11:30ean Arriagatik abiatu dena, 11:30ean San Inaziotik atera dena eta 12:00etan San Mamesetik hasi dena. Hirurek Jesusen Bihotzean izan dute amaiera eta bertatik, 12:30ean, Ikasle Eztandaren izenean manifestazioa egin dute 8.000 lagun inguruk. Gauzak horrela, azken urteotako ikasle protesta jendetsu eta parte hartzaileena izan da.

Manifestazioak hasiera lasai izan du “Ez, ez, ez LOMCE ez”, "Gazte altxa, hasi da iraultza", “Borroka da bide bakarra” eta “Hezkuntza herritik herriarentzat” ohiu artean. Baina Institutu Zentralera heltzean, eraikina okupatzen ahalegindu dira eta polizia agenteek euren kontra egin dute. EFE berri agentziak jakitera eman duenez, Ertzaintzak lau lagun atxilotu ditu desordena publikoa egotzita.

Martxa Areatzan bukatu da eta ikasleak bertan geratzeko asmoa erakutsi dute arratsaldeko manifestaziora arte. 18:00etan, plaza Eliptikotik abiatuko da martxa. Bien bitartean, hitzaldiak eta tailerrak antolatu dituzte.