Arloz arloko eta auzoz auzoko Bilboren diagnostiko eguneratu bat egitea dute helburu jardunaldietan. Ikuspegi desberdineko 200 lagun inguru elkartu dira eta denen artean “ibilbide orri bat” zehaztuko dute “herritarrengandik herritarrenganako eskaintza osatuz".
2013ko abenduan hasi eta 2015eko udaberrian bukatuko dute “Aldaketa abian´ aldaketa sustatzea xede izango duen prozesu parte hartzailea. Hiru fase ezberdin ditu eta momentu hauetan lehenegoan murgilduta dago EH Bildu.
Lortutako emaitzak `Eta Zuk, zer-nolako Bilbo nahi duzu?´jardunaldietan aurkeztea bilatzen dute. Jardunaldiak martxoaren 31tik apirilaren 3ra izango dira 18:30etatik 21:00etara La Bolsan. Haizea Ruiz Bretosek, `Aldaketa abian´ prozesuko kideak, jardunaldien egitaraua gertutik azaldu digu.