Dagoeneko 22.000 lagunek eman diote atxikimendua ekainaren 8ko giza kateari

uriola.eus 2014ko mar. 29a, 21:24

Gure Esku Dago dinamikak ekitaldi jendetsua egin du gaur arratsaldean La Casillan. Aurretik, Arte Ederren Museoa eta La Casillararteko ibilbidea kate erraldoi batekin batu dituzte. Gaurko egunean azaldu dutenez, "ekainaren 8ko giza katea jauzi berrietarako abiapuntu sendoa izan behar da".

1.200 lagun inguru abiatu dira 16:30ean Arte Ederren Museotik La Casillara kate erraldoi batean. Ekainaren 8ari begira Gure Esku Dagok ekitaldia antolatuta du 17:30ean eta apurka-apurka aretoa gorarte bete da. Xabier Euzkitzek bertso batekin ireki du egitasmoa erabakitzeko eskubidea aldarrikatuz eta Katalunia eta Eskoziaren aurretiazko lana txalotuz. Ordutik aurrera, berak eta Naroa Iturrik egin dute aurkezle lana.  

Ekitaldian euskal herritar ugarik hartu dute hitza, baita kirolari zein kultur arloko pertsona ezanguratzuek ere. Denek argi utzi dute, "herri bat izanda, erabakitzeko eskubidea dugula eta oraingoa, herritarren garaia dela".

Momentu oro Eskozia eta Kataluniako prozesu subiranistak aipagarri izan dituzte eta Katalanek giza kateari babesa ematen dion bideoa erakutzi dute ere.

Gure Esku Dago Euskal Herrian erabakitzeko eskubidearen aldeko dinamikak 123 kilometro; horixe da Durango eta Iruñea artean dagoen tartea, batuko ditu eta gaurko ekitaldian jakinarazi dutenez 22.000 lagunek eman diote dagoeneko atxikimendua. 50.000 lotzea da xedea, eta dinamika bete-betean sartu da giza katea sustatzeko kanpainan.