Aurkezpenean jakinarazi duenez, liburuak parlamentuan bizitako esperientzien nondik norakoak jasotzen ditu. Argi utzi du ere, “demokrazia ez dela kongresutik pasatzen” eta Madrilekoa “ez dela Euskal Herritarron kongresua, heldu bezain laister nabaritzen dela” hori.
Hiritar ugari gerturatu dira Kalderapekora eta haiek ere solasaldian parte hartzeko aukera izan dute. Liburua 18 euroren truke eskuratu daiteke liburu dendetan.